Musikoterapia hainbat pertsonekin landu daiteke, eta hainbat onura dakartza. Horrela bada, hona hemen musikoterapia landu daitekeenen zerrendatxo bat:
- - Gaixotasun psikikoak dituzten pertsonekin
- - Garapenerako gaitasun eza duten pertsonekin
- - Helduekin
- - Adizkzioak dituztenekin
- - Buru urritasuna dutenekin
- - Gaixotasun kronikoak dituztenekin
- - Fisikoki ezgaitasuna dutenekin
Horrela bada, musikoterapiak guzti hauetan badu eraginik. Esaterako, gaixotasun psikikoak dituzten pertsonekin landuz gero, bakarkako zein taldeko esperientziak estimulatzen dira, sentimendu eta emozioak aztertuz. Horrela, norbere burua eta norberaren autoestimua hobeto ulertzen laguntzen du.
Bigarrenik, garapenerako gaitasun eza duten pertsonekin lantzean,mugimendua landuko da. Ondorioz, musikaren bitartez, mugimendu trebeziak edo trebezia kognitiboak bilatuko dira, eguneroko bizitzarako egokiak direnak, hain zuzen ere.
Horrez gain, helduekin ere landuko da, eta hauek, musikaren laguntzaz oroimena landuko dute, hau bizkortuz eta memoria landuz.
Adikzioak dituzten pertsonek errekuperazioan laguntzeko, musikoterapiak hainbat teknika erabiltzen ditu: entzunaldiak, inprobizazioak, kantak sortu...Adikzioak dituzten pertsonez gain, buru-erritasuna duten pertsonei ere laguntzen die terapia honek, besteak beste, autoestima, komunikazioa eta sozializazioa indartzeko, eta garapen kognitiboa bultzatzeko, musikako sormen edo inprobizazio taldeak antolatzen dira.
Guzti hauez gain, gaixotasun kronikoak dituzten pertsonei eta fisikoki ezgaituak diren pertsonei laguntzeko ere balio du. Esaterako, gaixotasun kronikoak dituztenekin, musika entzunaldiak eta bibroakustikako saioak eginez. Eta azkenik, fisikoki ezgaitasuna duten pertsonekin, motibazioa areagotzeko eta errehabilitazio helburuak betetzeko interesa lantzen dute, baita ere, frustazioa ekiditeko ahalegina ere egiten dute teknika hauek.