Jadanik, III. Haur-musika topaketak antolatuko dira Bilboko Kafe Antzokian. Bertan adin eta leku ezberdinetako haurrek hartzen dute parte; batzuk musika tresnak joko dituzte, beste batzuk abestu... Hori bai, den-denek, musika eta kanturako duten zaletasuna eta trebetasuna adieraziz.Euskaldunok, beti, dantzatzeko eta abesteko zaletasun handia izan dugu, eta ohitura honekin jarraitu nahi dute antolatzaileek. Horregatik, eskoletan, txokoetan, abesbatzetan edo musika eskoletan egiten dutena Bilboka Kafe Antzokian taularatuko dute.
Topaketa hauetan, esku-hartzen duten haurren adina 5-6 urtetik 14-15 urtera bitartekoak izango da. Topaketa hauetako interpretazioak desberdinak izan daitezke; musikalak, bakarrik ahotsez eginikoak edo biak konbinatuz egindakoak, hau da, musika tresnak eta ahotsak, alegia. Azkenik, parte hartze banaka, binaka edo taldeka egin daitezke.
Beraz, haur hauek ikusi nahi dituenak, badauka zita egina!
HAUR-MUSIKA TOPAKETAK MARTXAN!
MUSIKOTERAPIA PRAKTIKAN!
Musikoterapia, beste zenbait artikuloetan ere aipatu izan dudan bezala, gaixotasunak, ezintasunak...gainditzeko modu bat izan daiteke, bai haurren kasuan baita helduen kasuan ere. Horrela bada, hona hemen, You Tu Be-n testuinguru honen barruan aurkitu dudan bideo bat: |
http://mx.youtube.com/watch?v=cbkTLHXN_SY
Egilea:
maitane urberuaga
en
1:50
0
iruzkin
Etiketak bideoa, musikoterapia
HEZKUNTZA ETA MUSIKA

Horrela, musikak ikasleengan duen garrantziaren jakitun da eskola eta horregatik, kalitatezko musika hezkuntza bermatu behar du.
Musika hezkuntzak ikasleei hezibidea ematen die behaketan, esperimentazioan, analisian eta errealitatearen hautematean, entzumena eta sormena garatuz, baita adierazpen eta komunikazio trebetasunak ere. Gainera, musika jardueretan parte hartuz, eta ahotsa, instrumentuak edo mugimendua eta dantzaren bitartez, sozializazioa bultzatzen da.

Musikaren bitartez, elkarbizitza-egoerak sortzen laguntzen duten musika-kulturen aniztasunaren ikuspegi zabal eta ireki bat garatzeko aukera ematen da, etorkizuneko gizartekideak pertsona konprometitu, kritiko eta solidario izan daitezen lagunduta.
Musika Hezkuntzak, zuzenean esku hartzen du oinarrizko hezkuntza eremuetan eta musika trebatzeaz haratago doa, ikasleen heziketa osoan laguntzen duelako gaitasun psikologiko, soziologiko, psikomotor eta intelektualak sustatuz. Honenbestez, musika arloan eragiteaz gain, ikasleen nortasunaren dimentsio garrantzitsu bat ere betetzen du eta arlo ezberdinetako ahalmenen garapenean laguntzen du, ikaste nabarmena eta interdiziplinarioa sustatuz.

Azkenik, adin txikienetik, musikaren ikaste prozesua, esperimentazio, esplorazio eta manipulazio ikuspegi batetik ulertu behar da, eta honekin batera gozamen eta sormen maila bilatuko da, sentipenak piztuz eta pertsonaren garapen prozesuak sustatuz. |
Suscribirse a:
Entradas (Atom)