Mostrando entradas con la etiqueta ohitura. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ohitura. Mostrar todas las entradas

BADATOR SANTA AGEDA!

OTSAILEAREN 4AN, DENOK ABESTERA!!!

Euskal Herrian, aspalditik ospatzen da Santa Ageda bezperako jaia. Jai honek, jatorri paganoa du, eta iristear dauden inauteriekin du zerikusia.

Garai batean, inauteri inguruan baserriz baserri ibiltzen ziren koplak kantatzen mutil ezkongabeak, eta horren truke jatekoa enaten zieten baserritarrek. Santa Ageda bezperan, beren amodioaren berri ematen zuten bikotekidea aurkitu zutenek, eta baserritarrek emandako jakiekin afari oparoa egiten zuten lagun eta senideekin. Ospakizun garrantzitsua izaten zen.


Horrela bada, kristau doktrinak giro lizun hura gaitzesten zuen, eta ondorioz, Santa Ageda besperako jaia antolatu zen. Dena dela, orduz geroztik, gauzak dezente aldatu dira.

Gaur egun, esaterako, gizonezkoez gain emakumezkoak ere ateratzen dira eskean. Horrez gain, jatekoa eta edatekoa ez ezik, dirua ere ematen diete koplatan aritzen direnei.

Beraz, egun horretan, gabonetatik armairuan gordeta dauden baserritarren arropak atara, jantzi eta kalera irtetzeko eguna da, koplak abesten. Hori bai, egun honetan ezin du inork etxean makila utzi!!!




1) Zorion etxe hontako denoi,
oles egitera gatoz:
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
ez gaude oso aberats diruz
ez-ta ere oiñetakoz;
baña eztarriz sano gabiltza
ta kanta nahi degu gogoz.


2) Santa Ageda bezpera degu
Euskalerriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua eguna.
Santa maitea gaur hartu degu
gure bideko laguna;
haren laguntzaz bete gentzake
egun ontakojarduna.

AHOTSAK LASAITZEKO ORDUA!

Jada gabonak pasatu dira, eta orain ahotsak lasaitzeko unea da. Opor hauetan, zenbat aldiz abestu ote dugu, gabon kantaren bat edo beste? Olentzero, gabon gaba bezperan, koplaren bat edo beste...


Izan ere, gabonetan kaleak abestiz betetzen dira, haur, gazte zein helduek kantatzen baitute. Horrela bada, abenduaren 23an, gabon gaba bezperan, kalera irten eta abesteko ohitura handia dago Euskal Herriko zenbait lekutan.

Leku batzuetan, gauean ateratzen dira kalera, eta beste batzuetan egun osoak ematen dituzte abesten, auzo eta etxeak alaituz. Gainera, kantatzen joaten direnak diru eskea ere erabiltzen dute. Honako ohitura hau, hainbat urte atzeragotik dator.


Emakumezkoak, gizonezkoak, neskak, zein mutilak baserritar janzten dira egun honetan, eta makila eskuan harturik abestu eta abestu jarduten dute, nekatu arte.

Horrez gain, Olentzero egunean bertan ere -abenduaren 24an-, kalean koroak kanta batzuk abesten ditu zenbait herritan edo beste zenbaitzutan Olentzerori ongi etorria fanfarriarekin egiten diote. Tokian tokiko harrera egiten baitiote gizon honi.

Azkenik, eta hasieran esan dudana berretsiz, gabonak eta musika elkarri loturik daude. Iazkoak bukatuta, aurtengo urtekoen zain geratzen gara!
URTE BERRI ON!!!


HORRA HOR GURE OLENTZERO!!!

Gero eta egun gutxiago falta dira, urtero bezala gure Olentzero kalean goitik-behera pasatzen ikusteko, eta ez hori bakarrik, kalean goitik-behera doan bitartean inguruan dituen haurrak agurtu eta ondoren, gozokiren bat edo beste ere ematen die Olentzerok. Honez gain, gauean etxerik etxe joaten da opariak bere astoaren gainean ipinita, ondo portatu direnei erregaluak uzten eta gaizki portatutakoei ikatza!




Honela bada, gabon egunarekin batera zoriona etortzen da Euskal Herriko etxe askotara, haurrak zein helduak abesten eta dantzan igarotzen baitituzte oporrak. Izan ere, nork ez du noizbait,-urtero ez esatearren-, abestu Olentzeroren abestia?


Olentzero joan zaigu,
mendira lanera
intentzioarekin
ikatza-egitera.
Aditu zuenean,
Jesus jaio zela
lasterka etorri zen
berri ematera!
Horra, horra gure Olentzero
pipa hortzian duela
eserita dago,
kapoiak ere baditu
arrautzatxoakin
bihar merendatzeko
botilla arduakin!!!

Baina nondik dator Olentzero eta nor dugu?. Betidanik, bizitzea asko maite duen pertsona baten gisara aurkezten zaigu, ikazkina da Olentzero eta urtean behin, menditik jaisten da herrira Jesus jaio dela esan, eta haurrei opariak banatzera.

Olentzeroren mitoak Bidasoako eskualdean du jatorria, eta mito hau mendez-mende hedatu da eta gaur eguneko ezaugarrietara egokitu. Esan beharrik ere ez dago, egun Euskal Herri osoak ezagutzen duela, batez ere haurrek. Bestaldetik, nahiz eta Olentzeroren mitoak Bidasoako eskualdean izan jatorria, Olentzerok berak Lesakan du bere benetako jatorria, Nafarroako ipar-mendebaldean, hain zuzen ere.

Horrela bada, Euskal Herrian ohitura dago Abenduaren 23an etxez-etxe kantu-eskean pasatzeko, eta ondoren, abenduaren 24ean Olentzeroren etorrerarekin batera kalean abesteko.

Azkenik, nahiz eta haur batzuk Olentzero gizon maitagarritzat eduki, beste haur batzuentzako beldurgarria izango da. Dena dela, gizon misteriotsu honek urtea amaitzera doala eta haize berriek ordezkatuko dutela adierazteko.







GOAZEN DENOK OLENTZEROREKIN!!!