BADATOR SANTA AGEDA!

OTSAILEAREN 4AN, DENOK ABESTERA!!!

Euskal Herrian, aspalditik ospatzen da Santa Ageda bezperako jaia. Jai honek, jatorri paganoa du, eta iristear dauden inauteriekin du zerikusia.

Garai batean, inauteri inguruan baserriz baserri ibiltzen ziren koplak kantatzen mutil ezkongabeak, eta horren truke jatekoa enaten zieten baserritarrek. Santa Ageda bezperan, beren amodioaren berri ematen zuten bikotekidea aurkitu zutenek, eta baserritarrek emandako jakiekin afari oparoa egiten zuten lagun eta senideekin. Ospakizun garrantzitsua izaten zen.


Horrela bada, kristau doktrinak giro lizun hura gaitzesten zuen, eta ondorioz, Santa Ageda besperako jaia antolatu zen. Dena dela, orduz geroztik, gauzak dezente aldatu dira.

Gaur egun, esaterako, gizonezkoez gain emakumezkoak ere ateratzen dira eskean. Horrez gain, jatekoa eta edatekoa ez ezik, dirua ere ematen diete koplatan aritzen direnei.

Beraz, egun horretan, gabonetatik armairuan gordeta dauden baserritarren arropak atara, jantzi eta kalera irtetzeko eguna da, koplak abesten. Hori bai, egun honetan ezin du inork etxean makila utzi!!!




1) Zorion etxe hontako denoi,
oles egitera gatoz:
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
ez gaude oso aberats diruz
ez-ta ere oiñetakoz;
baña eztarriz sano gabiltza
ta kanta nahi degu gogoz.


2) Santa Ageda bezpera degu
Euskalerriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua eguna.
Santa maitea gaur hartu degu
gure bideko laguna;
haren laguntzaz bete gentzake
egun ontakojarduna.

DANBOR HOTSA KALEAN

Helduen danborrada noiz sortu zen argi ez baldin badago ere, haurrak1927ko urtarrilaren 20an- San Sebastian jaia-, ibili ziren lehen aldiz Donostiako kaleak musikaz betetzen. Izugarrizko arrakasta lortu zuen, dena dela, gerra garaian ez zen danbor hotsik entzun kaleetan zehar. Hala eta guztiz ere, gerra bukatu bezain laster, aurreko urteetan zuten gogo eta indar guztiekin atera ziren kalera.

Urtetik urtera, ugalduz joan zen eta gaur egun ere, hala doa danborradako parte hartzaileen kopurua, eta jadanik, Donostiako ikastetxe eta ikastola gehienek, beraien bataloia osatzen dute.

Aurtengoari dagokionez, urtarrilaren 18an aurkeztu zuten Haur Danborrada, eta danborrada egunean bertan, (urtarrilaren 20an), 45ikastetxe eta elkartek hartuko dute parte. Guztira, 4.666 haurrek hartuko dutelaik parte desfilean.

Donostiako danborradaz gain, Azpeitian ere izaten da, eta hemen ere izugarrizko jende multzoa biltzen da festa giroan.

TUTORIALA

Lauhileko honetan, Gotzonek eta biok, Unibertsitatean egin behar izan dugun tutoriala Freerip programaren ingurukoa izan da, bideoan ondo agertzen den moduan. Horrela bada, bideo honetan, hau erabiltzeko zenbait pauso azaltzen dira. Arina eta erraza da!

http://www.youtube.com/watch?v=2tgiDI1BBec

HAUR-MUSIKA TOPAKETAK MARTXAN!

Jadanik, III. Haur-musika topaketak antolatuko dira Bilboko Kafe Antzokian. Bertan adin eta leku ezberdinetako haurrek hartzen dute parte; batzuk musika tresnak joko dituzte, beste batzuk abestu... Hori bai, den-denek, musika eta kanturako duten zaletasuna eta trebetasuna adieraziz.


Euskaldunok, beti, dantzatzeko eta abesteko zaletasun handia izan dugu, eta ohitura honekin jarraitu nahi dute antolatzaileek. Horregatik, eskoletan, txokoetan, abesbatzetan edo musika eskoletan egiten dutena Bilboka Kafe Antzokian taularatuko dute.



Topaketa hauetan, esku-hartzen duten haurren adina 5-6 urtetik 14-15 urtera bitartekoak izango da. Topaketa hauetako interpretazioak desberdinak izan daitezke; musikalak, bakarrik ahotsez eginikoak edo biak konbinatuz egindakoak, hau da, musika tresnak eta ahotsak, alegia. Azkenik, parte hartze banaka, binaka edo taldeka egin daitezke.



Beraz, haur hauek ikusi nahi dituenak, badauka zita egina!





Topaketa hauek APIRILAREN 26an eta 27an BURUTUKO DIRA, arratsaldeko 18:00etan Bilboko Kafe Antzokian!!!
.

MUSIKOTERAPIA PRAKTIKAN!

Musikoterapia, beste zenbait artikuloetan ere aipatu izan dudan bezala, gaixotasunak, ezintasunak...gainditzeko modu bat izan daiteke, bai haurren kasuan baita helduen kasuan ere.
Horrela bada, hona hemen, You Tu Be-n testuinguru honen barruan aurkitu dudan bideo bat:


http://mx.youtube.com/watch?v=cbkTLHXN_SY

HEZKUNTZA ETA MUSIKA

Gaur eguneko gizartean, gizakion eguneroko bizitzako egoera askotan presente dago musika. Musika kontsumoa handitu egin da, eta gure bizitzetan leku nabarmena hartzen du. Komunikabideek eta teknologia berrien aurrerakadak, musika hedatzen eta honek, erabilpen erraza izan dezan lagundu dute.

Horrela, musikak ikasleengan duen garrantziaren jakitun da eskola eta horregatik, kalitatezko musika hezkuntza bermatu behar du.

Musika hezkuntzak ikasleei hezibidea ematen die behaketan, esperimentazioan, analisian eta errealitatearen hautematean, entzumena eta sormena garatuz, baita adierazpen eta komunikazio trebetasunak ere. Gainera, musika jardueretan parte hartuz, eta ahotsa, instrumentuak edo mugimendua eta dantzaren bitartez, sozializazioa bultzatzen da.

Euskal Herrian, musika elementu soziokultural nabarmenetako bat izan da eta gaur egun ere, horrelaxe jarraitzen du. Kultura guztien modura, euskaldunek kantuaren, instrumentuen, interpretazioaren eta dantzaren bitartez espresioa bideak jarraitu dituzte. Hori dela eta, musikak rol garrantzitsua betetzen du beste adierazpide batzuen aurkikuntzan eta horien erabilpen eta funtzio ezberdinen ezagutzan.

Musikaren bitartez, elkarbizitza-egoerak sortzen laguntzen duten musika-kulturen aniztasunaren ikuspegi zabal eta ireki bat garatzeko aukera ematen da, etorkizuneko gizartekideak pertsona konprometitu, kritiko eta solidario izan daitezen lagunduta.

Musika Hezkuntzak, zuzenean esku hartzen du oinarrizko hezkuntza eremuetan eta musika trebatzeaz haratago doa, ikasleen heziketa osoan laguntzen duelako gaitasun psikologiko, soziologiko, psikomotor eta intelektualak sustatuz. Honenbestez, musika arloan eragiteaz gain, ikasleen nortasunaren dimentsio garrantzitsu bat ere betetzen du eta arlo ezberdinetako ahalmenen garapenean laguntzen du, ikaste nabarmena eta interdiziplinarioa sustatuz.



Azkenik, adin txikienetik, musikaren ikaste prozesua, esperimentazio, esplorazio eta manipulazio ikuspegi batetik ulertu behar da, eta honekin batera gozamen eta sormen maila bilatuko da, sentipenak piztuz eta pertsonaren garapen prozesuak sustatuz.


URBIETAREN NONDIK NORAKOAK

Imanol Urbieta musikagile eta musika irakaslea Zarautzen jaio zen 1934an. Arantzazun eta Erroman ikasi ondoren, Filosofia ikasketak egin zituen Valentziako Unibertsitatean. Musika ikasketak, aldiz, Donostiako Musika Kontserbatorioan egin zituen.

Gazterik sartu zen musika munduan, Zarauzko Irrintzi taldean 1957 inguruan. Horrez gain, abesbatza eta musika taldean sortu zituen, horien artean Oleskariak zortzikotea, Naya orkestra... 1960ko hamarkadaren bueltan hasi zen haurrekin lanean, kantak eta ipuinak kontatzen, eta hortik sortu zen haurrentzat euskaraz egin den lehen grabazioa: Haur Kantariak (1967). Ondoren, Zarautzen musika eskola bat sortu zuen, Hernanin beste bat eta Donostian beste bat: Xirula Mirula, alegia.

Imanol Urbietarentzat, musika ez da inoiz helburua izan, baizik eta bitartekoa. Horrela bada, Zarauzko Udalak 1996an, Zarauzko Kultur Merezimenduaren saria eman zion, Urbietaren urte eta arlo askotako lana sarituz.

Hori dela eta, hona hemen Imanol Urbietak eginiko lanen zerrenda:

  • Haur kantariak (haurrentzako euskaraz egin den lehen diskoa: 1967)


  • Haur kantarien birlorak: Liburuxka eta 4 zinta


  • Nire lehen hitzak euskaraz: zinta bat

  • Xirula Mirula: liburu bat eta 4 zinta



  • Kriskitin kraskitin: LP/ zinta bat



  • Atotxa giroan: zinta bat





  • Xixupika 1: liburua eta 6 zinta/LP




  • Txalo Pintxalo: zinta bat



  • Ikusi Makusi: zinta bat



  • Bertsolaritzako doinu zaharrak: zinta 2



  • ...






    • Goiko horiez gain, beste hainbeste lan egin ditu Urbietak, eta ez soilik euskaraz, baita gaztelaniaz ere. Gainera, musikaz gain, bideoak ere egin izan ditu, bai hizkuntza lantzeko, baita musika lantzeko asmoarekin ere. Horrez gain, ipuin libururen bat edo beste ere argitaratu ditu Urbietak.





      Beraz, ezin genezake esan gizon hau, bere urte guzti horietan lo egon denik, ezta gutxiagorik ere!