Imanol Urbieta musikagile eta musika irakaslea Zarautzen jaio zen 1934an. Arantzazun eta Erroman ikasi ondoren, Filosofia ikasketak egin zituen Valentziako Unibertsitatean. Musika ikasketak, aldiz, Donostiako Musika Kontserbatorioan egin zituen.
Gazterik sartu zen musika munduan, Zarauzko Irrintzi taldean 1957 inguruan. Horrez gain, abesbatza eta musika taldean sortu zituen, horien artean Oleskariak zortzikotea, Naya orkestra... 1960ko hamarkadaren bueltan hasi zen haurrekin lanean, kantak eta ipuinak kontatzen, eta hortik sortu zen haurrentzat euskaraz egin den lehen grabazioa: Haur Kantariak (1967). Ondoren, Zarautzen musika eskola bat sortu zuen, Hernanin beste bat eta Donostian beste bat: Xirula Mirula, alegia.
Imanol Urbietarentzat, musika ez da inoiz helburua izan, baizik eta bitartekoa. Horrela bada, Zarauzko Udalak 1996an, Zarauzko Kultur Merezimenduaren saria eman zion, Urbietaren urte eta arlo askotako lana sarituz.
Hori dela eta, hona hemen Imanol Urbietak eginiko lanen zerrenda:
Goiko horiez gain, beste hainbeste lan egin ditu Urbietak, eta ez soilik euskaraz, baita gaztelaniaz ere. Gainera, musikaz gain, bideoak ere egin izan ditu, bai hizkuntza lantzeko, baita musika lantzeko asmoarekin ere. Horrez gain, ipuin libururen bat edo beste ere argitaratu ditu Urbietak.
Beraz, ezin genezake esan gizon hau, bere urte guzti horietan lo egon denik, ezta gutxiagorik ere!
No hay comentarios:
Publicar un comentario