HORRA HOR GURE OLENTZERO!!!

Gero eta egun gutxiago falta dira, urtero bezala gure Olentzero kalean goitik-behera pasatzen ikusteko, eta ez hori bakarrik, kalean goitik-behera doan bitartean inguruan dituen haurrak agurtu eta ondoren, gozokiren bat edo beste ere ematen die Olentzerok. Honez gain, gauean etxerik etxe joaten da opariak bere astoaren gainean ipinita, ondo portatu direnei erregaluak uzten eta gaizki portatutakoei ikatza!




Honela bada, gabon egunarekin batera zoriona etortzen da Euskal Herriko etxe askotara, haurrak zein helduak abesten eta dantzan igarotzen baitituzte oporrak. Izan ere, nork ez du noizbait,-urtero ez esatearren-, abestu Olentzeroren abestia?


Olentzero joan zaigu,
mendira lanera
intentzioarekin
ikatza-egitera.
Aditu zuenean,
Jesus jaio zela
lasterka etorri zen
berri ematera!
Horra, horra gure Olentzero
pipa hortzian duela
eserita dago,
kapoiak ere baditu
arrautzatxoakin
bihar merendatzeko
botilla arduakin!!!

Baina nondik dator Olentzero eta nor dugu?. Betidanik, bizitzea asko maite duen pertsona baten gisara aurkezten zaigu, ikazkina da Olentzero eta urtean behin, menditik jaisten da herrira Jesus jaio dela esan, eta haurrei opariak banatzera.

Olentzeroren mitoak Bidasoako eskualdean du jatorria, eta mito hau mendez-mende hedatu da eta gaur eguneko ezaugarrietara egokitu. Esan beharrik ere ez dago, egun Euskal Herri osoak ezagutzen duela, batez ere haurrek. Bestaldetik, nahiz eta Olentzeroren mitoak Bidasoako eskualdean izan jatorria, Olentzerok berak Lesakan du bere benetako jatorria, Nafarroako ipar-mendebaldean, hain zuzen ere.

Horrela bada, Euskal Herrian ohitura dago Abenduaren 23an etxez-etxe kantu-eskean pasatzeko, eta ondoren, abenduaren 24ean Olentzeroren etorrerarekin batera kalean abesteko.

Azkenik, nahiz eta haur batzuk Olentzero gizon maitagarritzat eduki, beste haur batzuentzako beldurgarria izango da. Dena dela, gizon misteriotsu honek urtea amaitzera doala eta haize berriek ordezkatuko dutela adierazteko.







GOAZEN DENOK OLENTZEROREKIN!!!

No hay comentarios: