Mostrando entradas con la etiqueta euskara. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta euskara. Mostrar todas las entradas

URBIETAREN NONDIK NORAKOAK

Imanol Urbieta musikagile eta musika irakaslea Zarautzen jaio zen 1934an. Arantzazun eta Erroman ikasi ondoren, Filosofia ikasketak egin zituen Valentziako Unibertsitatean. Musika ikasketak, aldiz, Donostiako Musika Kontserbatorioan egin zituen.

Gazterik sartu zen musika munduan, Zarauzko Irrintzi taldean 1957 inguruan. Horrez gain, abesbatza eta musika taldean sortu zituen, horien artean Oleskariak zortzikotea, Naya orkestra... 1960ko hamarkadaren bueltan hasi zen haurrekin lanean, kantak eta ipuinak kontatzen, eta hortik sortu zen haurrentzat euskaraz egin den lehen grabazioa: Haur Kantariak (1967). Ondoren, Zarautzen musika eskola bat sortu zuen, Hernanin beste bat eta Donostian beste bat: Xirula Mirula, alegia.

Imanol Urbietarentzat, musika ez da inoiz helburua izan, baizik eta bitartekoa. Horrela bada, Zarauzko Udalak 1996an, Zarauzko Kultur Merezimenduaren saria eman zion, Urbietaren urte eta arlo askotako lana sarituz.

Hori dela eta, hona hemen Imanol Urbietak eginiko lanen zerrenda:

  • Haur kantariak (haurrentzako euskaraz egin den lehen diskoa: 1967)


  • Haur kantarien birlorak: Liburuxka eta 4 zinta


  • Nire lehen hitzak euskaraz: zinta bat

  • Xirula Mirula: liburu bat eta 4 zinta



  • Kriskitin kraskitin: LP/ zinta bat



  • Atotxa giroan: zinta bat





  • Xixupika 1: liburua eta 6 zinta/LP




  • Txalo Pintxalo: zinta bat



  • Ikusi Makusi: zinta bat



  • Bertsolaritzako doinu zaharrak: zinta 2



  • ...






    • Goiko horiez gain, beste hainbeste lan egin ditu Urbietak, eta ez soilik euskaraz, baita gaztelaniaz ere. Gainera, musikaz gain, bideoak ere egin izan ditu, bai hizkuntza lantzeko, baita musika lantzeko asmoarekin ere. Horrez gain, ipuin libururen bat edo beste ere argitaratu ditu Urbietak.





      Beraz, ezin genezake esan gizon hau, bere urte guzti horietan lo egon denik, ezta gutxiagorik ere!

      MUSIKAREN TERAPIA

      Haurraren bizitzan, musika komunikatzeko tresna bat da, "musika, haurrek eta guk hitzegiten dugun hizkuntza komuna da. Hor, haurrak bere erritmoa erakusten digu, eta guk bere erritmoarekin bat egiten badugu, komunikazioa erraza izango litzateke. Dena dela, musika eskola batera doanean haurra, ez zaio esaten zein den berak jo behar duen instrumentua. Gaur egun, bi oinarri ditugu.


      Txirula Mirulan, adibidez, euskararen berezitasuna dago alde batetik eta musikoterapia edo psikomotrizitateko ariketen bidez haurra laguntzea, bestetik."

      Azken finean, musikaren helburua ez da musikariak sortzea, baizik eta musikaz baliatzea norberaren inhibizioak eta ezinak gainditzeko.

      Haurrak, bere erritmo propioa izango du. Honek, amaren hitzak ere musika kontsideratuko ditu, gure hitzen doinua musika da berarentzat. Haurrak, melodia baino lehenago, hitzen grazia eta erritmoa sentitzen ditu. Beraz, pentsa euskarak zenbat erritmo eta musika dituen.

      "HAUR-JOLASEN ABESTIAK"

      Gaur egun, gero eta haur gehiago dira erdara hutsean kantatzen dutenak, bai jolastokiko orduan, bai eskolaz kanpo ere. Hori dela eta, euskaraz jolasteko abestien hutsunea zegoela ikusi zuten Josi Oiarbidek eta Xabier Zabala musikariek. Ondorioz, gabezi hori betetzeko helburuarekin "haur-jolasen abestiak" izeneko kaseta eta konpak diska kaleratu dute.



      Bi musikari hauek, doinu alaiez bete dute beraien lana, bizitasuna emanez grabazioari. Lan honetan, Euskal Herriko bost ikastetxeetako haurrak hartzen dute parte, beste hainbat irakaslerekin batera. Horrez gain, Nafarroan izan zuten hutsunea ikusirik, arlo honetan esperientzia duen Andoni Sagastibeltzarengana jo zuten.

      Grabazio honetan, musika eta abestiak grabatu ondoren, jolasak esplikatzeko moduko gidoia prestatu zuten, eta horretarako "Takolo, Pirritx eta Porrotx" pailazoen laguntza eduki zuten.

      Beraz, helburuaren parte bat beteta zuten, hau da, lana burutzea. Ondoren etorriko zen helburuaren bigarren partea izango zena, abesti horiek haurrek ikastea eta erabiltzea, hain zuzen ere. Dena dela, musikari bi hauek argi uzten dute, abesti horiek haurrengana heltzeko ezinbestekoa dela irakaslearen lana, eta aldi berean, gurasoena.

      Bestaldetik, lan hau Imanol Urbietaren omenez burutu dutela aipatzen dute Hik Hasin egin duten elkarrizketan, arlo honetan egin duen guztiagatik eta egiten ari den guztiagatik.

      Azkenik, lanaren gaia alde batera utzita, musika irakasgaiaren inguruan ere jardun zuten hitzegiten, eta hauen hitzetan, musikak garrantzia dauka eta haurrak horretaz jabetzeko motibazioa dela giltza deritzote.

      Nire ustetan, musikak oso eragin handia du haurrengan, bai Haur Hezkuntzan zein Lehen Hezkuntzan. Dena dela, ez zaio behar duen besteko garrantziarik ematen irakasgai honeri ikastetxeetan. Azken hauen funtsezko eginbeharra haurrak motibatzea da, eta hein batean lortzen dute, baina beste zati handi batean ez. Beraz, arlo horretatik zer landu badagoela uste dut.