Mostrando entradas con la etiqueta hezkuntza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta hezkuntza. Mostrar todas las entradas

HEZKUNTZA ETA MUSIKA

Gaur eguneko gizartean, gizakion eguneroko bizitzako egoera askotan presente dago musika. Musika kontsumoa handitu egin da, eta gure bizitzetan leku nabarmena hartzen du. Komunikabideek eta teknologia berrien aurrerakadak, musika hedatzen eta honek, erabilpen erraza izan dezan lagundu dute.

Horrela, musikak ikasleengan duen garrantziaren jakitun da eskola eta horregatik, kalitatezko musika hezkuntza bermatu behar du.

Musika hezkuntzak ikasleei hezibidea ematen die behaketan, esperimentazioan, analisian eta errealitatearen hautematean, entzumena eta sormena garatuz, baita adierazpen eta komunikazio trebetasunak ere. Gainera, musika jardueretan parte hartuz, eta ahotsa, instrumentuak edo mugimendua eta dantzaren bitartez, sozializazioa bultzatzen da.

Euskal Herrian, musika elementu soziokultural nabarmenetako bat izan da eta gaur egun ere, horrelaxe jarraitzen du. Kultura guztien modura, euskaldunek kantuaren, instrumentuen, interpretazioaren eta dantzaren bitartez espresioa bideak jarraitu dituzte. Hori dela eta, musikak rol garrantzitsua betetzen du beste adierazpide batzuen aurkikuntzan eta horien erabilpen eta funtzio ezberdinen ezagutzan.

Musikaren bitartez, elkarbizitza-egoerak sortzen laguntzen duten musika-kulturen aniztasunaren ikuspegi zabal eta ireki bat garatzeko aukera ematen da, etorkizuneko gizartekideak pertsona konprometitu, kritiko eta solidario izan daitezen lagunduta.

Musika Hezkuntzak, zuzenean esku hartzen du oinarrizko hezkuntza eremuetan eta musika trebatzeaz haratago doa, ikasleen heziketa osoan laguntzen duelako gaitasun psikologiko, soziologiko, psikomotor eta intelektualak sustatuz. Honenbestez, musika arloan eragiteaz gain, ikasleen nortasunaren dimentsio garrantzitsu bat ere betetzen du eta arlo ezberdinetako ahalmenen garapenean laguntzen du, ikaste nabarmena eta interdiziplinarioa sustatuz.



Azkenik, adin txikienetik, musikaren ikaste prozesua, esperimentazio, esplorazio eta manipulazio ikuspegi batetik ulertu behar da, eta honekin batera gozamen eta sormen maila bilatuko da, sentipenak piztuz eta pertsonaren garapen prozesuak sustatuz.


MAISUETAN MAISUA!


Imanol Urbietak txiki-txikitatik musika izan du bere inguruan. Euskal Herriko herri eskola eta ikastola guztiek ezagutu dituzte Imanolek haurrei eginiko ehunka kantu, horrela euskal kulturan eta hezkuntzan haurrentzako zegoen hutsunea betez. Ondorioz, hona hemen Imanolek eginiko zenbait lan: Alaken!; Ranroberra!; Euskera oi euskera!; Akerra ikusi nuen!; Txiki-txiki-txikia!...


Hik Hasi aldizkarian eginiko elkarrizketaren arabera, Imanolek Magisteritza ikasi zuen eta Magisteritza Eskolan hasi zen pedagogo bezala. Bere helburua argia zen, musika aldetik ongi pasatzea; musikaren sentsibilitatea landuz, kantatuz, instrumentuak landuz...

Berak musikarekin haurrei laguntza eskaini nahi die, haurrek haur izan daitezen.

Bestaldetik, Imanol bere bizitzan saltsa guztietan sartuta egon izan da. Hasteko, akolito izan zen, koadrila ezberdinekin ibiltzen zen eta musika taldeak osatu zituen. Honez gain, Zarauzko Orkeslariak zortzikoa eta abesbatza zuzendu zituen, eta musika eskola sortu zuen, Xirula Mirula... Hori gutxi balitz, haur taldeak kantu txapelketetara eramaten zituen.

Amaitzeko, aurrera begira bi lan aurreikusten ditu. Alde batetik, musika klasikoaren inguruan hasitako lana bukatzea, eta bestetik, 0-3 urteko haurrekin egin beharreko lan bat da baina oraindik esperimentatzen dabil.