Mostrando entradas con la etiqueta terapiak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta terapiak. Mostrar todas las entradas

MUSIKAREN TERAPIA

Haurraren bizitzan, musika komunikatzeko tresna bat da, "musika, haurrek eta guk hitzegiten dugun hizkuntza komuna da. Hor, haurrak bere erritmoa erakusten digu, eta guk bere erritmoarekin bat egiten badugu, komunikazioa erraza izango litzateke. Dena dela, musika eskola batera doanean haurra, ez zaio esaten zein den berak jo behar duen instrumentua. Gaur egun, bi oinarri ditugu.


Txirula Mirulan, adibidez, euskararen berezitasuna dago alde batetik eta musikoterapia edo psikomotrizitateko ariketen bidez haurra laguntzea, bestetik."

Azken finean, musikaren helburua ez da musikariak sortzea, baizik eta musikaz baliatzea norberaren inhibizioak eta ezinak gainditzeko.

Haurrak, bere erritmo propioa izango du. Honek, amaren hitzak ere musika kontsideratuko ditu, gure hitzen doinua musika da berarentzat. Haurrak, melodia baino lehenago, hitzen grazia eta erritmoa sentitzen ditu. Beraz, pentsa euskarak zenbat erritmo eta musika dituen.

MUSIKOTERAPIA, NON LANDU DAITEKE?

Musikoterapia hainbat pertsonekin landu daiteke, eta hainbat onura dakartza. Horrela bada, hona hemen musikoterapia landu daitekeenen zerrendatxo bat:


  • - Gaixotasun psikikoak dituzten pertsonekin

  • - Garapenerako gaitasun eza duten pertsonekin

  • - Helduekin

  • - Adizkzioak dituztenekin

  • - Buru urritasuna dutenekin

  • - Gaixotasun kronikoak dituztenekin

  • - Fisikoki ezgaitasuna dutenekin


Horrela bada, musikoterapiak guzti hauetan badu eraginik. Esaterako, gaixotasun psikikoak dituzten pertsonekin landuz gero, bakarkako zein taldeko esperientziak estimulatzen dira, sentimendu eta emozioak aztertuz. Horrela, norbere burua eta norberaren autoestimua hobeto ulertzen laguntzen du.

Bigarrenik, garapenerako gaitasun eza duten pertsonekin lantzean,mugimendua landuko da. Ondorioz, musikaren bitartez, mugimendu trebeziak edo trebezia kognitiboak bilatuko dira, eguneroko bizitzarako egokiak direnak, hain zuzen ere.

Horrez gain, helduekin ere landuko da, eta hauek, musikaren laguntzaz oroimena landuko dute, hau bizkortuz eta memoria landuz.

Adikzioak dituzten pertsonek errekuperazioan laguntzeko, musikoterapiak hainbat teknika erabiltzen ditu: entzunaldiak, inprobizazioak, kantak sortu...Adikzioak dituzten pertsonez gain, buru-erritasuna duten pertsonei ere laguntzen die terapia honek, besteak beste, autoestima, komunikazioa eta sozializazioa indartzeko, eta garapen kognitiboa bultzatzeko, musikako sormen edo inprobizazio taldeak antolatzen dira.

Guzti hauez gain, gaixotasun kronikoak dituzten pertsonei eta fisikoki ezgaituak diren pertsonei laguntzeko ere balio du. Esaterako, gaixotasun kronikoak dituztenekin, musika entzunaldiak eta bibroakustikako saioak eginez. Eta azkenik, fisikoki ezgaitasuna duten pertsonekin, motibazioa areagotzeko eta errehabilitazio helburuak betetzeko interesa lantzen dute, baita ere, frustazioa ekiditeko ahalegina ere egiten dute teknika hauek.

ZER DA MUSIKOTERAPIA?

Antibiotikoak eta pilulak ez dira depresioari edo ezintasun fisiko bati aurre egiteko modu bakarra. Adituek, geroz eta argiago dute melodia lasaigarri bat edo gure barnetik ateratako adierazpen artistikoa mesedegarria izan daitekeela sendatze prozesuan. Ildo horretatik hainbat terapia jaio dira, baita musikoterapia bera ere.

Musikoterapia, melodia ezberdinek gure gorputzean sortzen dituzten sentsazioez baliatuz, musikaren bidez osasun arazoak saihesteko erabiltzen den teknika terapeutikoa da. Horrela, musikoterapiak, melodia ezberdinen bitartez, gaixotasunak sortzen dituzten kinadak erlaxatzen dituzten beste batzuk sortu eta bidaltzea du helburu.


Funtsezko lan eskemak 3 ezaugarrik osatzen dute:

  1. Gaixoaren elkarrekintza positiboa beste izakiekiko


  2. Autoestima


  3. Erritmoaren erabilera energiaren sortzaile bezala

Musikoterapiak, autoestimaren garapenean motibazio gisa jokatzen du autoerrealizazio sentsazioa sortzen duten teknikekin, autokonfiantza, autoasetasuna eta bakoitzak berekiko segurtasun handia lortzeko.

Bestetik, nahiz eta gaixotasunik ez izan, mota horretako jarduerak gomendagarriak suerta daitezke gure gorputza eta burua hobeto ulertzeko eta ditugun behar fisiko eta sentimentalak askatzeko. Hala, geroz eta ohikoagoak dira musika, dantza edo antzerkia erabiliz edozeini zuzenduta antolatzen diren ikastaroak, ume zein nagusi.

Pixkanaka-pixakanaka, terapia alternatiboak beren bidea egiten ari dira gure artean.