Aurreko artikuluan ere esan dugun bezala, musika komunikatzeko tresna bat da, adierazteko beste mintzaira mota bat, alegia. Musika, artea da. Horren haritik, Suchonulski-k zera dio: Arteari esker, jendeak bere mundu propioak sor ditzake forma eta kolorez, doinu eta hitzez, gertakari eta arazoez, esperientzia eta atxikipenez, sentiberatasun sozial eta pertsonalez.
GORPUTZAREN GARRANTZIA
Musikarien abiapuntua gure gorputza da, eta ez guregandik dagoen musika tresna. Izan ere, musika tresna horren benetako motorra gure gorputza da. Hori dela eta, gorputzaren garrantzia azpimarratu beharra dago. Hau da, gure gorputzaren egoera fisikoaz, arnasketaren egoeraz, ahotsaren egoeraz, gure barneko sentsazioen egoeraz...kontziente eginaraztea litzateke musikarien helbururik nagusiena, gure gorputza baitugu sentitu eta adierazteko tresna nagusia.
BITARTEKARIAK
Gure helburuak lortze bidean, musikarekin zerikusia duen edo ez duen edozein objektu edo tresna bitartekari bat izan daiteke, zerbait adierazteko balioko diguna, hain zuzen ere.
Bitartekarien ezaugarriak honako hauek dira:
-Musika ez bezala, ikusi eta uki daitekeen gauza konkretu bat da.
-Besteei zerbait komunikatzeko bidea ematen digu.
-Gure beharretara egokitzen da.
-Ikasleari egin behar duen lana errazten dio.
MUSIKA LANTZEN
Egilea:
maitane urberuaga
en
4:05
0
iruzkin
Etiketak artea, esperientzia, gorputza, komunikazioa, musika
MUSIKAREN TERAPIA
Haurraren bizitzan, musika komunikatzeko tresna bat da, "musika, haurrek eta guk hitzegiten dugun hizkuntza komuna da. Hor, haurrak bere erritmoa erakusten digu, eta guk bere erritmoarekin bat egiten badugu, komunikazioa erraza izango litzateke. Dena dela, musika eskola batera doanean haurra, ez zaio esaten zein den berak jo behar duen instrumentua. Gaur egun, bi oinarri ditugu.
Egilea:
maitane urberuaga
en
3:15
0
iruzkin
Etiketak erritmoa, euskara, hizkuntza komuna, instrumentua, musika, terapiak
MUSIKA LASAIA FETUARENTZAT
Jaio aurretik, haurra oraindik fetua denean, kanpokoa entzuten omen du, neurri batean. Baieztapen hau, ikertzaile-talde batek ardiak aztertu ondoren konprobatu duena da. Izan ere, ardien eta gizakien umetokiek, antzeko akustika dute.Ikertzaile hauen arabera, fetuak ongi bereizten ditu soinu baxuko hotsak -bokalak esaterako-, baina ez soinu altukoak, kontsonanteak, hain zuzen ere. Horrela bada, pianoko notekin ere gauza berbera gertatzen da, soilik nota baxuak bereizten baititu. Haurdunaldian, helduek musika jartzen diote fetuari, orokorrean musika hori lasaia izaten da, eta ekintza horretan, fetuaren entzumena garatzen da. |
MUSIKOTERAPIA, NON LANDU DAITEKE?
Musikoterapia hainbat pertsonekin landu daiteke, eta hainbat onura dakartza. Horrela bada, hona hemen musikoterapia landu daitekeenen zerrendatxo bat:
- - Gaixotasun psikikoak dituzten pertsonekin
- - Garapenerako gaitasun eza duten pertsonekin
- - Helduekin
- - Adizkzioak dituztenekin
- - Buru urritasuna dutenekin
- - Gaixotasun kronikoak dituztenekin
- - Fisikoki ezgaitasuna dutenekin
Horrela bada, musikoterapiak guzti hauetan badu eraginik. Esaterako, gaixotasun
psikikoak dituzten pertsonekin landuz gero, bakarkako zein taldeko esperientziak estimulatzen dira, sentimendu eta emozioak aztertuz. Horrela, norbere burua eta norberaren autoestimua hobeto ulertzen laguntzen du.Bigarrenik, garapenerako gaitasun eza duten pertsonekin lantzean,mugimendua landuko da. Ondorioz, musikaren bitartez, mugimendu trebeziak edo trebezia kognitiboak bilatuko dira, eguneroko bizitzarako egokiak direnak, hain zuzen ere.
Horrez gain, helduekin ere landuko da, eta hauek, musikaren laguntzaz oroimena landuko dute, hau bizkortuz eta memoria landuz.
Adikzioak dituzten pertsonek errekuperazioan laguntzeko, musikoterapiak hainbat teknika erabiltzen ditu: entzunaldiak, inprobizazioak, kantak sortu...Adikzioak dituzten pertsonez gain, buru-erritasuna duten pertsonei ere laguntzen die terapia honek, besteak beste, autoestima, komunikazioa eta sozializazioa indartzeko, eta garapen kognitiboa bultzatzeko, musikako sormen edo inprobizazio taldeak antolatzen dira.
Guzti hauez gain, gaixotasun kronikoak dituzten pertsonei eta fisikoki ezgaituak diren pertsonei laguntzeko ere balio du. Esaterako, gaixotasun kronikoak dituztenekin, musika entzunaldiak eta bibroakustikako saioak eginez. Eta azkenik, fisikoki ezgaitasuna duten pertsonekin, motibazioa areagotzeko eta errehabilitazio helburuak betetzeko interesa lantzen dute, baita ere, frustazioa ekiditeko ahalegina ere egiten dute teknika hauek.
Egilea:
maitane urberuaga
en
3:44
0
iruzkin
Etiketak gaixotasunak, musikoterapia, teknikak, terapiak
AHOTSAK LASAITZEKO ORDUA!
Jada gabonak pasatu dira, eta orain ahotsak lasaitzeko unea da. Opor hauetan, zenbat aldiz abestu ote dugu, gabon kantaren bat edo beste? Olentzero, gabon gaba bezperan, koplaren bat edo beste... Izan ere, gabonetan kaleak abestiz betetzen dira, haur, gazte zein helduek kantatzen baitute. Horrela bada, abenduaren 23an, gabon gaba bezperan, kalera irten eta abesteko ohitura handia dago Euskal Herriko zenbait lekutan. Leku batzuetan, gauean ateratzen dira kalera, eta beste batzuetan egun osoak ematen dituzte abesten, auzo eta etxeak alaituz. Gainera, kantatzen joaten direnak diru eskea ere erabiltzen dute. Honako ohitura hau, hainbat urte atzeragotik dator. Emakumezkoak, gizonezkoak, neskak, zein mutilak baserritar janzten dira egun honetan, eta makila eskuan harturik abestu eta abestu jarduten dute, nekatu arte. Horrez gain, Olentzero egunean bertan ere -abenduaren 24an-, kalean koroak kanta batzuk abesten ditu zenbait herritan edo beste zenbaitzutan Olentzerori ongi etorria fanfarriarekin egiten diote. Tokian tokiko harrera egiten baitiote gizon honi. Azkenik, eta hasieran esan dudana berretsiz, gabonak eta musika elkarri loturik daude. Iazkoak bukatuta, aurtengo urtekoen zain geratzen gara! URTE BERRI ON!!! |
HORRA HOR GURE OLENTZERO!!!
Gero eta egun gutxiago falta dira, urtero bezala gure Olentzero kalean goitik-behera pasatzen ikusteko, eta ez hori bakarrik, kalean goitik-behera doan bitartean inguruan dituen haurrak agurtu eta ondoren, gozokiren bat edo beste ere ematen die Olentzerok. Honez gain, gauean etxerik etxe joaten da opariak bere astoaren gainean ipinita, ondo portatu direnei erregaluak uzten eta gaizki portatutakoei ikatza!
Baina nondik dator Olentzero eta nor dugu?. Betidanik, bizitzea asko maite duen pertsona baten gisara aurkezten zaigu, ikazkina da Olentzero eta urtean behin, menditik jaisten da herrira Jesus jaio dela esan, eta haurrei opariak banatzera.Olentzeroren mitoak Bidasoako eskualdean du jatorria, eta mito hau mendez-mende hedatu da eta gaur eguneko ezaugarrietara egokitu. Esan beharrik ere ez dago, egun Euskal Herri osoak ezagutzen duela, batez ere haurrek. Bestaldetik, nahiz eta Olentzeroren mitoak Bidasoako eskualdean izan jatorria, Olentzerok berak Lesakan du bere benetako jatorria, Nafarroako ipar-mendebaldean, hain zuzen ere.
Horrela bada, Euskal Herrian ohitura dago Abenduaren 23an etxez-etxe kantu-eskean pasatzeko, eta ondoren, abenduaren 24ean Olentzeroren etorrerarekin batera kalean abesteko.Azkenik, nahiz eta haur batzuk Olentzero gizon maitagarritzat eduki, beste haur batzuentzako beldurgarria izango da. Dena dela, gizon misteriotsu honek urtea amaitzera doala eta haize berriek ordezkatuko dutela adierazteko.
MAISUETAN MAISUA!
Imanol Urbietak txiki-txikitatik musika izan du bere inguruan. Euskal Herriko herri eskola eta ikastola guztiek ezagutu dituzte Imanolek haurrei eginiko ehunka kantu, horrela euskal kulturan eta hezkuntzan haurrentzako zegoen hutsunea betez. Ondorioz, hona hemen Imanolek eginiko zenbait lan: Alaken!; Ranroberra!; Euskera oi euskera!; Akerra ikusi nuen!; Txiki-txiki-txikia!...
Hik Hasi aldizkarian eginiko elkarrizketaren arabera, Imanolek Magisteritza ikasi zuen eta Magisteritza Eskolan hasi zen pedagogo bezala. Bere helburua argia zen, musika aldetik ongi pasatzea; musikaren sentsibilitatea landuz, kantatuz, instrumentuak landuz...
Berak musikarekin haurrei laguntza eskaini nahi die, haurrek haur izan daitezen.
Bestaldetik, Imanol bere bizitzan saltsa guztietan sartuta egon izan da.
Hasteko, akolito izan zen, koadrila ezberdinekin ibiltzen zen eta musika taldeak osatu zituen. Honez gain, Zarauzko Orkeslariak zortzikoa eta abesbatza zuzendu zituen, eta musika eskola sortu zuen, Xirula Mirula... Hori gutxi balitz, haur taldeak kantu txapelketetara eramaten zituen.
Amaitzeko, aurrera begira bi lan aurreikusten ditu. Alde batetik, musika klasikoaren inguruan hasitako lana bukatzea, eta bestetik, 0-3 urteko haurrekin egin beharreko lan bat da baina oraindik esperimentatzen dabil.



Emakumezkoak, gizonezkoak, neskak, zein mutilak baserritar janzten dira egun honetan, eta makila eskuan harturik abestu eta abestu jarduten dute, nekatu arte.

