URBIETAREN NONDIK NORAKOAK

Imanol Urbieta musikagile eta musika irakaslea Zarautzen jaio zen 1934an. Arantzazun eta Erroman ikasi ondoren, Filosofia ikasketak egin zituen Valentziako Unibertsitatean. Musika ikasketak, aldiz, Donostiako Musika Kontserbatorioan egin zituen.

Gazterik sartu zen musika munduan, Zarauzko Irrintzi taldean 1957 inguruan. Horrez gain, abesbatza eta musika taldean sortu zituen, horien artean Oleskariak zortzikotea, Naya orkestra... 1960ko hamarkadaren bueltan hasi zen haurrekin lanean, kantak eta ipuinak kontatzen, eta hortik sortu zen haurrentzat euskaraz egin den lehen grabazioa: Haur Kantariak (1967). Ondoren, Zarautzen musika eskola bat sortu zuen, Hernanin beste bat eta Donostian beste bat: Xirula Mirula, alegia.

Imanol Urbietarentzat, musika ez da inoiz helburua izan, baizik eta bitartekoa. Horrela bada, Zarauzko Udalak 1996an, Zarauzko Kultur Merezimenduaren saria eman zion, Urbietaren urte eta arlo askotako lana sarituz.

Hori dela eta, hona hemen Imanol Urbietak eginiko lanen zerrenda:

  • Haur kantariak (haurrentzako euskaraz egin den lehen diskoa: 1967)


  • Haur kantarien birlorak: Liburuxka eta 4 zinta


  • Nire lehen hitzak euskaraz: zinta bat

  • Xirula Mirula: liburu bat eta 4 zinta



  • Kriskitin kraskitin: LP/ zinta bat



  • Atotxa giroan: zinta bat





  • Xixupika 1: liburua eta 6 zinta/LP




  • Txalo Pintxalo: zinta bat



  • Ikusi Makusi: zinta bat



  • Bertsolaritzako doinu zaharrak: zinta 2



  • ...






    • Goiko horiez gain, beste hainbeste lan egin ditu Urbietak, eta ez soilik euskaraz, baita gaztelaniaz ere. Gainera, musikaz gain, bideoak ere egin izan ditu, bai hizkuntza lantzeko, baita musika lantzeko asmoarekin ere. Horrez gain, ipuin libururen bat edo beste ere argitaratu ditu Urbietak.





      Beraz, ezin genezake esan gizon hau, bere urte guzti horietan lo egon denik, ezta gutxiagorik ere!

      MUSIKA LANTZEN


      Aurreko artikuluan ere esan dugun bezala, musika komunikatzeko tresna bat da, adierazteko beste mintzaira mota bat, alegia. Musika, artea da. Horren haritik, Suchonulski-k zera dio: Arteari esker, jendeak bere mundu propioak sor ditzake forma eta kolorez, doinu eta hitzez, gertakari eta arazoez, esperientzia eta atxikipenez, sentiberatasun sozial eta pertsonalez.

      Ildo berdinetik jarraituz eta musikara gehiago hurbilduz C.D. Fregtman-ek beste hau dio: Egoera emozionalen sortzaile eta bideratzaile gisa, musika gertakariaren bideari hasiera ematea guri dagokiguke, -irakasleei-.

      Musikariek adierazteko, gure ahotsa edo beste musika tresnaren bat erabiltzen dugu. Dena dela, zein da musika tresna horren motorra?


    • Gorputzaren garrantzia

    • Bitartekariak




      • GORPUTZAREN GARRANTZIA

        Musikarien abiapuntua gure gorputza da, eta ez guregandik dagoen musika tresna. Izan ere, musika tresna horren benetako motorra gure gorputza da. Hori dela eta, gorputzaren garrantzia azpimarratu beharra dago. Hau da, gure gorputzaren egoera fisikoaz, arnasketaren egoeraz, ahotsaren egoeraz, gure barneko sentsazioen egoeraz...kontziente eginaraztea litzateke musikarien helbururik nagusiena, gure gorputza baitugu sentitu eta adierazteko tresna nagusia.

        Musikako irakasleen beste helburuetariko bat, edozein musikarenganako irekitasun kritikoa sortaraziz, aditu, sentitu eta biziaraztea da. Musika ez dugu soilik, entzumenarekin entzuten, gorputz osoarekin baizik. Gainera, entzuteaz gain, sentitu eta bizi egiten dugu.

        Beraz, gorputzak musika arloan bi funtzio nagusi betetzen ditu. Alde batetik, hartu, entzun, aditu, hauteman, sentitu... eta beste alde batetik, sortu, egin, birproduzitu...Honetarako, gure gorputza zenbat eta esnatuago egon, orduan eta bizipen maila handiagoa izango du, inplikazio handiagoa eta azkenik, ulermen maila handiagoa.







        BITARTEKARIAK


        Gure helburuak lortze bidean, musikarekin zerikusia duen edo ez duen edozein objektu edo tresna bitartekari bat izan daiteke, zerbait adierazteko balioko diguna, hain zuzen ere.

        Bitartekarien ezaugarriak honako hauek dira:



        -Musika ez bezala, ikusi eta uki daitekeen gauza konkretu bat da.



        -Besteei zerbait komunikatzeko bidea ematen digu.



        -Gure beharretara egokitzen da.



        -Ikasleari egin behar duen lana errazten dio.



          Musika hezkuntzan, irudimena erabiliz hainbat bitartekari erabil daitezke. Txikienekin oso beharrezkoak da, beraiek musika oso gertutik bizi baitute, baina aldi berean oso abstraktua gertatzen zaie; tinbrea, altuera, iraupena...


          Musika Hezkuntzan horien ulermenerako, bitartekariek laguntza aparta eskaintzen dute. Hona hemen adibide bat:



          Isiltasuna eta ozentasuna

          Haur Hezkuntzako hiru urteko gela batean egina da esperimentu hau. Hemen, bitartekari bezala, globoak eta musika erabiliz, haurren entzumen maila eta arreta esnatzea da.

          Horretarako, gela bat globoz bete behar da, eta ondoren kontsigna sinplea luzatzen zaia haurrei "Musika hastean, globo guztiak airean egon behar dute, eta musika isiltzen den bakoitzean globo guztiak lurrean egon behar dute". Lehenengoz musika kentzen denean, hainbat haurrek jarraituko dute globoekin jolasten, baina azkenerako, isiltasunean globo guztiak lurrera jausten hasiko dira.

          Ariketa hau oso gustuko dute, globoaren ludikotasunarenatik. Musikako irakasle bezala, azken helburua, bitartekari bezala musika soilik erabiliz, musika eta isiltasunaren arteko egoeraz haurra kontzientze egitea izango litzateke.





          MUSIKAREN TERAPIA

          Haurraren bizitzan, musika komunikatzeko tresna bat da, "musika, haurrek eta guk hitzegiten dugun hizkuntza komuna da. Hor, haurrak bere erritmoa erakusten digu, eta guk bere erritmoarekin bat egiten badugu, komunikazioa erraza izango litzateke. Dena dela, musika eskola batera doanean haurra, ez zaio esaten zein den berak jo behar duen instrumentua. Gaur egun, bi oinarri ditugu.


          Txirula Mirulan, adibidez, euskararen berezitasuna dago alde batetik eta musikoterapia edo psikomotrizitateko ariketen bidez haurra laguntzea, bestetik."

          Azken finean, musikaren helburua ez da musikariak sortzea, baizik eta musikaz baliatzea norberaren inhibizioak eta ezinak gainditzeko.

          Haurrak, bere erritmo propioa izango du. Honek, amaren hitzak ere musika kontsideratuko ditu, gure hitzen doinua musika da berarentzat. Haurrak, melodia baino lehenago, hitzen grazia eta erritmoa sentitzen ditu. Beraz, pentsa euskarak zenbat erritmo eta musika dituen.

          MUSIKA LASAIA FETUARENTZAT

          Jaio aurretik, haurra oraindik fetua denean, kanpokoa entzuten omen du, neurri batean. Baieztapen hau, ikertzaile-talde batek ardiak aztertu ondoren konprobatu duena da. Izan ere, ardien eta gizakien umetokiek, antzeko akustika dute.


          Ikertzaile hauen arabera, fetuak ongi bereizten ditu soinu baxuko hotsak -bokalak esaterako-, baina ez soinu altukoak, kontsonanteak, hain zuzen ere. Horrela bada, pianoko notekin ere gauza berbera gertatzen da, soilik nota baxuak bereizten baititu.

          Haurdunaldian, helduek musika jartzen diote fetuari, orokorrean musika hori lasaia izaten da, eta ekintza horretan, fetuaren entzumena garatzen da.

          MUSIKOTERAPIA, NON LANDU DAITEKE?

          Musikoterapia hainbat pertsonekin landu daiteke, eta hainbat onura dakartza. Horrela bada, hona hemen musikoterapia landu daitekeenen zerrendatxo bat:


          • - Gaixotasun psikikoak dituzten pertsonekin

          • - Garapenerako gaitasun eza duten pertsonekin

          • - Helduekin

          • - Adizkzioak dituztenekin

          • - Buru urritasuna dutenekin

          • - Gaixotasun kronikoak dituztenekin

          • - Fisikoki ezgaitasuna dutenekin


          Horrela bada, musikoterapiak guzti hauetan badu eraginik. Esaterako, gaixotasun psikikoak dituzten pertsonekin landuz gero, bakarkako zein taldeko esperientziak estimulatzen dira, sentimendu eta emozioak aztertuz. Horrela, norbere burua eta norberaren autoestimua hobeto ulertzen laguntzen du.

          Bigarrenik, garapenerako gaitasun eza duten pertsonekin lantzean,mugimendua landuko da. Ondorioz, musikaren bitartez, mugimendu trebeziak edo trebezia kognitiboak bilatuko dira, eguneroko bizitzarako egokiak direnak, hain zuzen ere.

          Horrez gain, helduekin ere landuko da, eta hauek, musikaren laguntzaz oroimena landuko dute, hau bizkortuz eta memoria landuz.

          Adikzioak dituzten pertsonek errekuperazioan laguntzeko, musikoterapiak hainbat teknika erabiltzen ditu: entzunaldiak, inprobizazioak, kantak sortu...Adikzioak dituzten pertsonez gain, buru-erritasuna duten pertsonei ere laguntzen die terapia honek, besteak beste, autoestima, komunikazioa eta sozializazioa indartzeko, eta garapen kognitiboa bultzatzeko, musikako sormen edo inprobizazio taldeak antolatzen dira.

          Guzti hauez gain, gaixotasun kronikoak dituzten pertsonei eta fisikoki ezgaituak diren pertsonei laguntzeko ere balio du. Esaterako, gaixotasun kronikoak dituztenekin, musika entzunaldiak eta bibroakustikako saioak eginez. Eta azkenik, fisikoki ezgaitasuna duten pertsonekin, motibazioa areagotzeko eta errehabilitazio helburuak betetzeko interesa lantzen dute, baita ere, frustazioa ekiditeko ahalegina ere egiten dute teknika hauek.

          AHOTSAK LASAITZEKO ORDUA!

          Jada gabonak pasatu dira, eta orain ahotsak lasaitzeko unea da. Opor hauetan, zenbat aldiz abestu ote dugu, gabon kantaren bat edo beste? Olentzero, gabon gaba bezperan, koplaren bat edo beste...


          Izan ere, gabonetan kaleak abestiz betetzen dira, haur, gazte zein helduek kantatzen baitute. Horrela bada, abenduaren 23an, gabon gaba bezperan, kalera irten eta abesteko ohitura handia dago Euskal Herriko zenbait lekutan.

          Leku batzuetan, gauean ateratzen dira kalera, eta beste batzuetan egun osoak ematen dituzte abesten, auzo eta etxeak alaituz. Gainera, kantatzen joaten direnak diru eskea ere erabiltzen dute. Honako ohitura hau, hainbat urte atzeragotik dator.


          Emakumezkoak, gizonezkoak, neskak, zein mutilak baserritar janzten dira egun honetan, eta makila eskuan harturik abestu eta abestu jarduten dute, nekatu arte.

          Horrez gain, Olentzero egunean bertan ere -abenduaren 24an-, kalean koroak kanta batzuk abesten ditu zenbait herritan edo beste zenbaitzutan Olentzerori ongi etorria fanfarriarekin egiten diote. Tokian tokiko harrera egiten baitiote gizon honi.

          Azkenik, eta hasieran esan dudana berretsiz, gabonak eta musika elkarri loturik daude. Iazkoak bukatuta, aurtengo urtekoen zain geratzen gara!
          URTE BERRI ON!!!


          HORRA HOR GURE OLENTZERO!!!

          Gero eta egun gutxiago falta dira, urtero bezala gure Olentzero kalean goitik-behera pasatzen ikusteko, eta ez hori bakarrik, kalean goitik-behera doan bitartean inguruan dituen haurrak agurtu eta ondoren, gozokiren bat edo beste ere ematen die Olentzerok. Honez gain, gauean etxerik etxe joaten da opariak bere astoaren gainean ipinita, ondo portatu direnei erregaluak uzten eta gaizki portatutakoei ikatza!




          Honela bada, gabon egunarekin batera zoriona etortzen da Euskal Herriko etxe askotara, haurrak zein helduak abesten eta dantzan igarotzen baitituzte oporrak. Izan ere, nork ez du noizbait,-urtero ez esatearren-, abestu Olentzeroren abestia?


          Olentzero joan zaigu,
          mendira lanera
          intentzioarekin
          ikatza-egitera.
          Aditu zuenean,
          Jesus jaio zela
          lasterka etorri zen
          berri ematera!
          Horra, horra gure Olentzero
          pipa hortzian duela
          eserita dago,
          kapoiak ere baditu
          arrautzatxoakin
          bihar merendatzeko
          botilla arduakin!!!

          Baina nondik dator Olentzero eta nor dugu?. Betidanik, bizitzea asko maite duen pertsona baten gisara aurkezten zaigu, ikazkina da Olentzero eta urtean behin, menditik jaisten da herrira Jesus jaio dela esan, eta haurrei opariak banatzera.

          Olentzeroren mitoak Bidasoako eskualdean du jatorria, eta mito hau mendez-mende hedatu da eta gaur eguneko ezaugarrietara egokitu. Esan beharrik ere ez dago, egun Euskal Herri osoak ezagutzen duela, batez ere haurrek. Bestaldetik, nahiz eta Olentzeroren mitoak Bidasoako eskualdean izan jatorria, Olentzerok berak Lesakan du bere benetako jatorria, Nafarroako ipar-mendebaldean, hain zuzen ere.

          Horrela bada, Euskal Herrian ohitura dago Abenduaren 23an etxez-etxe kantu-eskean pasatzeko, eta ondoren, abenduaren 24ean Olentzeroren etorrerarekin batera kalean abesteko.

          Azkenik, nahiz eta haur batzuk Olentzero gizon maitagarritzat eduki, beste haur batzuentzako beldurgarria izango da. Dena dela, gizon misteriotsu honek urtea amaitzera doala eta haize berriek ordezkatuko dutela adierazteko.







          GOAZEN DENOK OLENTZEROREKIN!!!