Jadanik, III. Haur-musika topaketak antolatuko dira Bilboko Kafe Antzokian. Bertan adin eta leku ezberdinetako haurrek hartzen dute parte; batzuk musika tresnak joko dituzte, beste batzuk abestu... Hori bai, den-denek, musika eta kanturako duten zaletasuna eta trebetasuna adieraziz.
Euskaldunok, beti, dantzatzeko eta abesteko zaletasun handia izan dugu, eta ohitura honekin jarraitu nahi dute antolatzaileek. Horregatik, eskoletan, txokoetan, abesbatzetan edo musika eskoletan egiten dutena Bilboka Kafe Antzokian taularatuko dute.
Topaketa hauetan, esku-hartzen duten haurren adina 5-6 urtetik 14-15 urtera bitartekoak izango da. Topaketa hauetako interpretazioak desberdinak izan daitezke; musikalak, bakarrik ahotsez eginikoak edo biak konbinatuz egindakoak, hau da, musika tresnak eta ahotsak, alegia. Azkenik, parte hartze banaka, binaka edo taldeka egin daitezke.
Beraz, haur hauek ikusi nahi dituenak, badauka zita egina!
HAUR-MUSIKA TOPAKETAK MARTXAN!
MUSIKOTERAPIA PRAKTIKAN!
| Musikoterapia, beste zenbait artikuloetan ere aipatu izan dudan bezala, gaixotasunak, ezintasunak...gainditzeko modu bat izan daiteke, bai haurren kasuan baita helduen kasuan ere. Horrela bada, hona hemen, You Tu Be-n testuinguru honen barruan aurkitu dudan bideo bat: |
http://mx.youtube.com/watch?v=cbkTLHXN_SY
Egilea:
maitane urberuaga
en
1:50
0
iruzkin
Etiketak bideoa, musikoterapia
HEZKUNTZA ETA MUSIKA
Gaur eguneko gizartean, gizakion eguneroko bizitzako egoera askotan presente dago musika. Musika kontsumoa handitu egin da, eta gure bizitzetan leku nabarmena hartzen du. Komunikabideek eta teknologia berrien aurrerakadak, musika hedatzen eta honek, erabilpen erraza izan dezan lagundu dute.Horrela, musikak ikasleengan duen garrantziaren jakitun da eskola eta horregatik, kalitatezko musika hezkuntza bermatu behar du.
Musika hezkuntzak ikasleei hezibidea ematen die behaketan, esperimentazioan, analisian eta errealitatearen hautematean, entzumena eta sormena garatuz, baita adierazpen eta komunikazio trebetasunak ere. Gainera, musika jardueretan parte hartuz, eta ahotsa, instrumentuak edo mugimendua eta dantzaren bitartez, sozializazioa bultzatzen da.
Euskal Herrian, musika elementu soziokultural nabarmenetako bat izan da eta gaur egun ere, horrelaxe jarraitzen du. Kultura guztien modura, euskaldunek kantuaren, instrumentuen, interpretazioaren eta dantzaren bitartez espresioa bideak jarraitu dituzte. Hori dela eta, musikak rol garrantzitsua betetzen du beste adierazpide batzuen aurkikuntzan eta horien erabilpen eta funtzio ezberdinen ezagutzan.Musikaren bitartez, elkarbizitza-egoerak sortzen laguntzen duten musika-kulturen aniztasunaren ikuspegi zabal eta ireki bat garatzeko aukera ematen da, etorkizuneko gizartekideak pertsona konprometitu, kritiko eta solidario izan daitezen lagunduta.
Musika Hezkuntzak, zuzenean esku hartzen du oinarrizko hezkuntza eremuetan eta musika trebatzeaz haratago doa, ikasleen heziketa osoan laguntzen duelako gaitasun psikologiko, soziologiko, psikomotor eta intelektualak sustatuz. Honenbestez, musika arloan eragiteaz gain, ikasleen nortasunaren dimentsio garrantzitsu bat ere betetzen du eta arlo ezberdinetako ahalmenen garapenean laguntzen du, ikaste nabarmena eta interdiziplinarioa sustatuz.

| Azkenik, adin txikienetik, musikaren ikaste prozesua, esperimentazio, esplorazio eta manipulazio ikuspegi batetik ulertu behar da, eta honekin batera gozamen eta sormen maila bilatuko da, sentipenak piztuz eta pertsonaren garapen prozesuak sustatuz. |
URBIETAREN NONDIK NORAKOAK
Imanol Urbieta musikagile eta musika irakaslea Zarautzen jaio zen 1934an. Arantzazun eta Erroman ikasi ondoren, Filosofia ikasketak egin zituen Valentziako Unibertsitatean. Musika ikasketak, aldiz, Donostiako Musika Kontserbatorioan egin zituen.
k sartu zen musika munduan, Zarauzko Irrintzi taldean 1957 inguruan. Horrez gain, abesbatza eta musika taldean sortu zituen, horien artean Oleskariak zortzikotea, Naya orkestra... 1960ko hamarkadaren bueltan hasi zen haurrekin lanean, kantak eta ipuinak kontatzen, eta hortik sortu zen haurrentzat euskaraz egin den lehen grabazioa: Haur Kantariak (1967). Ondoren, Zarautzen musika eskola bat sortu zuen, Hernanin beste bat eta Donostian beste bat: Xirula Mirula, alegia.
Goiko horiez gain, beste hainbeste lan egin ditu Urbietak, eta ez soilik euskaraz, baita gaztelaniaz ere. Gainera, musikaz gain, bideoak ere egin izan ditu, bai hizkuntza lantzeko, baita musika lantzeko asmoarekin ere. Horrez gain, ipuin libururen bat edo beste ere argitaratu ditu Urbietak.
Beraz, ezin genezake esan gizon hau, bere urte guzti horietan lo egon denik, ezta gutxiagorik ere!
MUSIKA LANTZEN
Aurreko artikuluan ere esan dugun bezala, musika komunikatzeko tresna bat da, adierazteko beste mintzaira mota bat, alegia. Musika, artea da. Horren haritik, Suchonulski-k zera dio: Arteari esker, jendeak bere mundu propioak sor ditzake forma eta kolorez, doinu eta hitzez, gertakari eta arazoez, esperientzia eta atxikipenez, sentiberatasun sozial eta pertsonalez.
GORPUTZAREN GARRANTZIA
Musikarien abiapuntua gure gorputza da, eta ez guregandik dagoen musika tresna. Izan ere, musika tresna horren benetako motorra gure gorputza da. Hori dela eta, gorputzaren garrantzia azpimarratu beharra dago. Hau da, gure gorputzaren egoera fisikoaz, arnasketaren egoeraz, ahotsaren egoeraz, gure barneko sentsazioen egoeraz...kontziente eginaraztea litzateke musikarien helbururik nagusiena, gure gorputza baitugu sentitu eta adierazteko tresna nagusia.
BITARTEKARIAK
Gure helburuak lortze bidean, musikarekin zerikusia duen edo ez duen edozein objektu edo tresna bitartekari bat izan daiteke, zerbait adierazteko balioko diguna, hain zuzen ere.
Bitartekarien ezaugarriak honako hauek dira:
-Musika ez bezala, ikusi eta uki daitekeen gauza konkretu bat da.
-Besteei zerbait komunikatzeko bidea ematen digu.
-Gure beharretara egokitzen da.
-Ikasleari egin behar duen lana errazten dio.
Egilea:
maitane urberuaga
en
4:05
0
iruzkin
Etiketak artea, esperientzia, gorputza, komunikazioa, musika
MUSIKAREN TERAPIA
Haurraren bizitzan, musika komunikatzeko tresna bat da, "musika, haurrek eta guk hitzegiten dugun hizkuntza komuna da. Hor, haurrak bere erritmoa erakusten digu, eta guk bere erritmoarekin bat egiten badugu, komunikazioa erraza izango litzateke. Dena dela, musika eskola batera doanean haurra, ez zaio esaten zein den berak jo behar duen instrumentua. Gaur egun, bi oinarri ditugu.
Egilea:
maitane urberuaga
en
3:15
0
iruzkin
Etiketak erritmoa, euskara, hizkuntza komuna, instrumentua, musika, terapiak
MUSIKA LASAIA FETUARENTZAT
Jaio aurretik, haurra oraindik fetua denean, kanpokoa entzuten omen du, neurri batean. Baieztapen hau, ikertzaile-talde batek ardiak aztertu ondoren konprobatu duena da. Izan ere, ardien eta gizakien umetokiek, antzeko akustika dute.Ikertzaile hauen arabera, fetuak ongi bereizten ditu soinu baxuko hotsak -bokalak esaterako-, baina ez soinu altukoak, kontsonanteak, hain zuzen ere. Horrela bada, pianoko notekin ere gauza berbera gertatzen da, soilik nota baxuak bereizten baititu. Haurdunaldian, helduek musika jartzen diote fetuari, orokorrean musika hori lasaia izaten da, eta ekintza horretan, fetuaren entzumena garatzen da. |


