Gero eta egun gutxiago falta dira, urtero bezala gure Olentzero kalean goitik-behera pasatzen ikusteko, eta ez hori bakarrik, kalean goitik-behera doan bitartean inguruan dituen haurrak agurtu eta ondoren, gozokiren bat edo beste ere ematen die Olentzerok. Honez gain, gauean etxerik etxe joaten da opariak bere astoaren gainean ipinita, ondo portatu direnei erregaluak uzten eta gaizki portatutakoei ikatza!
Olentzeroren mitoak Bidasoako eskualdean du jatorria, eta mito hau mendez-mende hedatu da eta gaur eguneko ezaugarrietara egokitu. Esan beharrik ere ez dago, egun Euskal Herri osoak ezagutzen duela, batez ere haurrek. Bestaldetik, nahiz eta Olentzeroren mitoak Bidasoako eskualdean izan jatorria, Olentzerok berak Lesakan du bere benetako jatorria, Nafarroako ipar-mendebaldean, hain zuzen ere.
Horrela bada, Euskal Herrian ohitura dago Abenduaren 23an etxez-etxe kantu-eskean pasatzeko, eta ondoren, abenduaren 24ean Olentzeroren etorrerarekin batera kalean abesteko.
Azkenik, nahiz eta haur batzuk Olentzero gizon maitagarritzat eduki, beste haur batzuentzako beldurgarria izango da. Dena dela, gizon misteriotsu honek urtea amaitzera doala eta haize berriek ordezkatuko dutela adierazteko.