Imanol Urbietak txiki-txikitatik musika izan du bere inguruan. Euskal Herriko herri eskola eta ikastola guztiek ezagutu dituzte Imanolek haurrei eginiko ehunka kantu, horrela euskal kulturan eta hezkuntzan haurrentzako zegoen hutsunea betez. Ondorioz, hona hemen Imanolek eginiko zenbait lan: Alaken!; Ranroberra!; Euskera oi euskera!; Akerra ikusi nuen!; Txiki-txiki-txikia!...
Hik Hasi aldizkarian eginiko elkarrizketaren arabera, Imanolek Magisteritza ikasi zuen eta Magisteritza Eskolan hasi zen pedagogo bezala. Bere helburua argia zen, musika aldetik ongi pasatzea; musikaren sentsibilitatea landuz, kantatuz, instrumentuak landuz...
Berak musikarekin haurrei laguntza eskaini nahi die, haurrek haur izan daitezen.
Bestaldetik, Imanol bere bizitzan saltsa guztietan sartuta egon izan da. Hasteko, akolito izan zen, koadrila ezberdinekin ibiltzen zen eta musika taldeak osatu zituen. Honez gain, Zarauzko Orkeslariak zortzikoa eta abesbatza zuzendu zituen, eta musika eskola sortu zuen, Xirula Mirula... Hori gutxi balitz, haur taldeak kantu txapelketetara eramaten zituen.
Amaitzeko, aurrera begira bi lan aurreikusten ditu. Alde batetik, musika klasikoaren inguruan hasitako lana bukatzea, eta bestetik, 0-3 urteko haurrekin egin beharreko lan bat da baina oraindik esperimentatzen dabil.
MAISUETAN MAISUA!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario