GORPUTZAREN GARRANTZIA
Musikarien abiapuntua gure gorputza da, eta ez guregandik dagoen musika tresna. Izan ere, musika tresna horren benetako motorra gure gorputza da. Hori dela eta, gorputzaren garrantzia azpimarratu beharra dago. Hau da, gure gorputzaren egoera fisikoaz, arnasketaren egoeraz, ahotsaren egoeraz, gure barneko sentsazioen egoeraz...kontziente eginaraztea litzateke musikarien helbururik nagusiena, gure gorputza baitugu sentitu eta adierazteko tresna nagusia.
BITARTEKARIAK
Gure helburuak lortze bidean, musikarekin zerikusia duen edo ez duen edozein objektu edo tresna bitartekari bat izan daiteke, zerbait adierazteko balioko diguna, hain zuzen ere.
Bitartekarien ezaugarriak honako hauek dira:
-Musika ez bezala, ikusi eta uki daitekeen gauza konkretu bat da.
-Besteei zerbait komunikatzeko bidea ematen digu.
-Gure beharretara egokitzen da.
-Ikasleari egin behar duen lana errazten dio.
MUSIKA LANTZEN
Aurreko artikuluan ere esan dugun bezala, musika komunikatzeko tresna bat da, adierazteko beste mintzaira mota bat, alegia. Musika, artea da. Horren haritik, Suchonulski-k zera dio: Arteari esker, jendeak bere mundu propioak sor ditzake forma eta kolorez, doinu eta hitzez, gertakari eta arazoez, esperientzia eta atxikipenez, sentiberatasun sozial eta pertsonalez.
Ildo berdinetik jarraituz eta musikara gehiago hurbilduz C.D. Fregtman-ek beste hau dio: Egoera emozionalen sortzaile eta bideratzaile gisa, musika gertakariaren bideari hasiera ematea guri dagokiguke, -irakasleei-.
Musikariek adierazteko, gure ahotsa edo beste musika tresnaren bat erabiltzen dugu. Dena dela, zein da musika tresna horren motorra?
Musikako irakasleen beste helburuetariko bat, edozein musikarenganako irekitasun kritikoa sortaraziz, aditu, sentitu eta biziaraztea da. Musika ez dugu soilik, entzumenarekin entzuten, gorputz osoarekin baizik. Gainera, entzuteaz gain, sentitu eta bizi egiten dugu.
Beraz, gorputzak musika arloan bi funtzio nagusi betetzen ditu. Alde batetik, hartu, entzun, aditu, hauteman, sentitu... eta beste alde batetik, sortu, egin, birproduzitu...Honetarako, gure gorputza zenbat eta esnatuago egon, orduan eta bizipen maila handiagoa izango du, inplikazio handiagoa eta azkenik, ulermen maila handiagoa.
Musika hezkuntzan, irudimena erabiliz hainbat bitartekari erabil daitezke. Txikienekin oso beharrezkoak da, beraiek musika oso gertutik bizi baitute, baina aldi berean oso abstraktua gertatzen zaie; tinbrea, altuera, iraupena...
Musika Hezkuntzan horien ulermenerako, bitartekariek laguntza aparta eskaintzen dute. Hona hemen adibide bat:
Egilea: maitane urberuaga en 4:05
Etiketak artea, esperientzia, gorputza, komunikazioa, musika
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario